Nafarroako La Nave Teatro taldeak irabazi du Antzez-Motz lehiaketa
Larunbatean Antzez-motz antzezlan laburren lehiaketaren finala egin zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Honako lau taldeek parte hartuko zuten: Donostiako Badut (Flamenkito lanarekin), Getariako Zanzara (Eltxoak), Donostiako Aldatzen laguntzen (Jurgi magua!) eta Nafarroako Morentin herriko La Nave Teatro (La última esperanza). Azken hauek irabazi dute lehiaketaren lehen edizio hau. Epaileei aktoreen lana eta istorioa gustatu zaie, batez ere. Bigarren saria Getariako Amaia Irazabalek irabazi du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide