Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako turismo bulegoetako 45 langile Antioko interpretazio zentroan egon dira. Bisita i-Tourbask Turismo Bulegoen Euskal Sareak antolatu du, Inaziotar Bidean egiten ari diren lana profesionalei ezagutzera emateko. Bisitan Herrialde Katalanetako bi teknikarik ere parte hartu dute. Izan ere, Inaziotar Bidea bertan amaitzen da.
Inaziotar Bidea Loiolako Inaziok 1522an egin zuena da. Bere etxetik irten eta Manresara joan zen. Han gogo-jardunak egin ondoren, Erromara eta Jerusalemera joan zen. Bidean, Antiotik eta Arantzazutik pasa zen. Mota honetako bideek gero eta jende gehiago erakartzen dute eta Eusko Jaurlaritza Inaziotar Bidea bultzatzen ari da.
Atzo, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako turismo bulegoetako langileei eman zieten bide honen berri. Parte hartzaileak Loiolan elkartu ziren eta bertan Urola Erdia, Debagoiena eta Goierri garaiko turismo arduradunek zenbait azalpen eman zizkieten. Ondoren, Juan Bautista Mendizabalen eskutik Loiola ezagutu zuten.
Loiolatik Antiora etorri ziren. Bertan, Mikel Serrano Zumarragako alkateak hartu zituen eta interpretazio zentroaren berri eman zien. «1.300 metro koadroko eraikin honek diseinu abangoardista du. Lehiaketa antolatu genuen eta Estatu espainiarreko 58 lan talde aurkeztu ziren. Azkenean, Ventura eta Llimona katalanek irabazi zuten lehiaketa. Gure helburua, eraikinak ermitari protagonismoa ez kentzea zen. Interpretazio zentroan, jatetxea, erakusketa iraunkorra, ekitaldientzako aretoa, aldi baterako erakusketetarako aretoa eta turismo bulegoa daude. Turismo bulegoak urtero 13.000 bisita jasotzen ditu», esan zuen. Ondoren, Zumarragako historiari buruzko erakusketa iraunkorra erakutsi zien.
Bazkaldu aurretik, Manresako eta Montserrateko teknikariek Inaziotar Bidearen amaierari buruz hitz egin zuten, eskualdeko enpresa turistikoek Inaziotar Bidearekin duten harremanaren berri eman zuten eta Antioko baseliza bisitatu zuten. Bisitariek Antioko interpretazio zentroko jatetxean bazkaldu zuten. Bukatzeko, Legazpiko Mendi Bazterrak enpresakoekin Inaziotar Bidearen zati txiki bat egin zuten. Brinkolatik Barrendiolara, Legazpin.
Herrialde Katalanetako bi teknikariei asko gustatu zaie Inaziotar Bidea. Sonia Martin Manresako turismo bulegoko koordinatzailea da eta atzo arte Donostia eta Bilbo bakarrik ezagutzen zituen. «Euskal Herriko zonalde hau ez nuen ezagutzen eta asko gustatu zait. Loiola ezagutzeak, batez ere, asko hunkitu nau. Inaziotar Bidean lan egiten duen batentzat, bere jaiotetxea ezagutzea gauza handia da. Gainera, primerako eguraldia egin du. Hurrengoan, familiarekin etorriko naiz». Laia Alvarez, berriz, Montserrateko monasterioko komertziala da. Berak ere ez zituen Loiola, Antio eta Arantzazu ezagutzen. «Paisaia asko gustatu zait. Baita toki guztietan nola hartu gaituzten ere».
Turismo teknikariei harrera egiteaz arduratu zenetako bat Juan Bautista Mendizabal izan zen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gipuzkoako batzordeko presidentea da Mendizabal, eta Turismo zuzendaria izan zen. Bisitariei Loiolaren berri eman zien. Inaziotar bideak etorkizun oparoa duela uste du. «Garrantzitsuena herritarrek egitasmo honetan sinistea da. Dagoeneko erromesak ikusten hasi gara eta guztiok beraiei laguntzen ahalegindu behar dugu. Bestalde, hotelak eta jatetxeak beraien beharretara egokitu behar dira. Bideek gero eta erakargarritasun handiagoa dute eta Inaziotar Bidea turismoa bultzatzeko aukera oso polita da».
Edurne Etxeberria Goierri garaiko turismo kudeatzailea iritzi berekoa da. «Dagoeneko erromesak ikusten ari gara. Batez ere, uda partean. Iaz, australiarrak, hegoamerikarrak… izan genituen gure artean». Erromes gehienak sinestunak direla esan zuen. «Erromes gehienak esperientzia espiritualaren bila etortzen dira. Bidea Santa Barbaratik eta Mirandaolatik ere pasatzen da eta bertako ermitak erabiltzeko aukera ere badute». Etxeberriak Inaziotar Bidea sinestunak ez direnentzat ere oso erakargarria dela gehitu zuen. «Bide honek erlijioa, natura eta ondarea uztartzen ditu eta ostalaritza eskaintza ere bikaina da», amaitu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.