Ate irekien egunak egingo dituzte asteburu honetan Aikur museoan
Asteburuan ate irekien egunak egingo dituzte Urretxuko Aikur erleen museoan. Bisitak doan izango dira. Larunbaten bi egongo dira (11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz) eta igandean beste bi (11:00etan gaztelaniaz eta 12:30ean euskaraz). Bisitek ordu eta erdiko iraupena izango dute. Bisitariek, erleak ikusteaz gain, aurtengo ezti berria abaraskatik nola ateratzen duten ikusiko dute eta ezti ezberdinak dastatzeko aukera edukiko dute. Gainera, Urretxu eta Azkoitia artean dauden erleei jaso dieten polen freskoa dastatzeko aukera egongo da. Aikurren ekoizten ari diren produktu berri honen aurkezpena egingo dute. Eta haurrek ezti pote bana eramango dute etxera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide