Goierri garaiko herritarrek aukeratu dute jada Aldundiaren diruarekin zer egin
Aldundiak Partaidetzako Aurrekontuak egitasmoa abian jarri du. Goierri garaiko eta Goierri beheko herritarren esku, bina milioi euro jarri ditu. Goierri garaian 100 bat proposamen jaso ziren eta asteartean bizilagunek batzarra egin zuten hamar aukeratzeko. Honakoak aukeratu dituzte: emakumeen etxea (63 puntu), Itsasoko goiko ostatua zaharberritzea (23), ortoprotesika eta errehabilitazio robotiko esparruan garapena (21), ezintasun fisiko eta psikikoak dituzten pertsonentzako plan integrala diseinatu eta aurrera eramatea (18), 65 urtetik gorakoei zuzendutako Zeure biografia egitasmoa (17), baserrietako bideak konpontzea (15), euskara ikasteko laguntza eta erraztasunak ematea (14), auzolana bultzatzeko tailerrak (13), ekintzaileentzako guneak eta tresnak (11) eta energia berriztagarrien inguruko plana egitea (9). Orain, Aldundiak egitasmo hauen guztien bideragarritasuna aztertu behar du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide