Datorren larunbatean jokatuko da Antioko ermitan XVII. Antigua Abesbatza Lehiaketa. Bost koru arituko dira oraingoan, bostak ahots zurienak eta ahots zurien barruan bostak emakumezkoen zein gazteen eta haurren ahotsetan. Aurtengoan Aita Donostia musikagilearen pieza bat kantatuko dute talde guztiek. Behin talde guztiek kantatuta, epaimahaiak deliberatzen duen bitartean, Peio Leñena Eresbil Euskal Musikaren Artxiboko kideak Aita Donostiari buruzko hitzalditxoa egingo du. Hitzaldian egun Donostiako musikagilearen obra horren ezaguna ez den ikuspuntutik aztertuko du, baita horren ezagunak ez diren lanen berri eman ere. Lehiaketa 17:30ean hasiko da eta Zumarragako Udalak Antiora igotzeko doaneko autobusa jarriko du, 17:00etan aterako da Elizkaletik.
Parte hartuko duten koruak honakoak dira:
- Gernikako Gaudeamus korua
- Tomellosoko (Gaztela-Mantxa) Kontserbatorioko emakumezkoen korua
- Enchiriadis Zaragozako (Aragoi) korua
- Antara abesbatza Alcorcon (Madril) Manuel de Falla udal kontserbatorioko korua
- Burgosko (Gaztela eta Leon) Orfeoiaren gazte abesbatza
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide