Secundino Esnaola musika eskolako ikasleak ikasturte amaierako emanaldiak eskaintzen ari dira. Ostiralean, 19:00etan, taldeen txanda izango da. Labeaga aretoan joko dute. Hilaren 27an, berriz, Areizaga-Kalebarren plazan joko dute. Emanaldi hau Zumarragako jaietako programaren barruan antolatu dute. Kontzertua 13:00etan hasiko da eta oboe taldeak eta rock taldeek joko dute. Gainera, hurrengo egunean, danborradan, musika eskolako haurrek Zumarragako ereserkia abestuko dute. Horra hor orain arte egindako emanaldietan ateratako argazkietako batzuk.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide