Afizionatu mailako Elite Txapelketako lehenengo final laurdenak jokatuko dituzte bihar Beloki frontoian, Zumarragan, 19:00etatik aurrera. Aurtengo berritasun nagusia da pilotari guztiak rankinaren arabera aukeratu dituztela; orain artean 16 parte hartzailetik 8 aukeratzen zituzten rankina aintzat hartuta eta beste zortziak irizpide teknikoak erabilita. Bikoteak osatzerakoan irizpide teknikoen bitartez orekatu dituzte Unai Legarreta Euskal Herriko Pilota Federazioko zuzendari teknikoak adierazi duenez. Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak parte hartuko du txapelketan, iaz berak irabazi zuen.
Partidak:
- Bihar, 19:00etan: Santxo-Aizpitarte/Azpiri-Erostarbe eta Mendinueta-Tabar/Yoldi-Perez
- Ekainak 20, larunbata, 17:00etan: Beitia-Murgiondo/Elezkano-Arratibe eta Dorronsoro-Kastillo/Labaka-Zabala
- Ekainaren 27an aurrefinalak 16:30etik aurrera
- Uztailaren 4an finala 17:00etatik aurrera
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide