‘Herriko tabernen’ aurkako epaia berretsi du Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenak ‘herriko tabernen’ aurkako epaia berretsi du. Duela urtebete eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren edo ‘herriko tabernen’ auziaren epaia, baina abokatuek Gorenean helegitea aurkeztea erabaki zuten. Auzitegi Nazionalaren apaiak 103 taberna konfiskatzea agindu zuen “ETArekin eta haren inguruarekin harremana” izatea egoitza.
Horien artean daude Zumarragako Ama Lur eta Urretxuko Aldiri Elkartea. Eleak Mugimenduak mobilizazioak iragarri ditu herriz herri.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide