Larunbatean pintura lehiaketako sariak banatuko dituzte Juan de Lizarazu aretoan
Urretxu eta Zumarragako udalen 26. pintura lehiaketako sariak larunbatean banatuko dituzte, 12:30ean Juan de Lizarazu aretoan. Irabazleak 600 euro jasoko ditu, bigarren saria lortu duenak 450 euro eta herriko onenak 200. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako lanekin prestatutako erakusketa irekiko dute. Lanak hilaren 28a arte egongo dira bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide