Zumarragako 13. Motorraren Astea berritu dute larunbatean egingo duten Argazki Rallyarekin. Parte hartzaileek 25 urtetik gorako autoak erabili beharko dituzte eta, Zelai Ariztitik 09:30ean irtenda, irteera aurretik emango dizkieten hamar guneetan argazki bana egin beharko dute nork bere autoarekin. Gune guztiak Zumarragatik 25 kilometroko distantzia barruan daude. Abiatu aurretik kilometro markagailua ikuskatuko diete eta helmugan ere bai. Hamar argazkiak atera, eta kilometro gutxien egiten dituenak irabaziko du rallya.
Argazkien kalitateari ez diote erreparatuko eta hamar toki horiek zeintzuk diren ez dute azken unera arte jakitera emango. «Hala, parte hartzaileek ibilbide hoberena zein den aukeratu beharko dute irten aurretik», esan du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Ideia Azpeitian egindako gisa bereko rallytik hartu dutela gehitu du: «Motorraren Asteari berritasun bat eransteko modu ona zela iruditu zitzaigun». Dagoeneko zortzi parte hartzailek izena eman dute; izena emateko ondoko helbidera idatzi daiteke: rallyfotozumarraga@gmail.com. Irabazleak txapela eta produktu sorta bat jasoko du.
Larunbateko rallyaren ondoren, igandean auto klasikoen topaleku bihurtuko da Zumarragako Euskadi plaza. Aurreko mende hasierako autoak iritsiko dira, «benetako altxorrak eta pieza bakanak». Guztira, 83 bat auto eta ibilgailu egongo dira ikusgai eta haien inguruan 170 zaletu inguru elkartuko da Zumarragan. Plazako hitzorduaz gain, kaleetan barrena ikusi ahalko dira autoak eta Antion geldialdia egingo dute.
Astearen zergatia
Motorraren Asteak hamahirugarrena du aurtengoa. Lehenengo ekintza maiatza amaierako Seat 600 autoen kontzentrazioa izan zen. 1958-1970 urte bitarteetan egindako autoak bildu ziren, «auto haien txapa Zumarragako Orbegozo lantegian fabrikatu zuten». Hori da, hain zuzen, lehen Motorraren Astea antolatzea bultzatu zituena. Serranoren arabera, «gure bailaran enpresa bat baino gehiago dago autoen osagaiak egiten dituena. Lotura horri azpimarra egin nahi genion lehenengo Motorraren Astea antolatu genuenean».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.