Bi gazte atxilotu dituzte ikastola ondoko hoteleko leihoak lapurtzeagatik
Ertzainak 17 eta 19 urteko bi gazte atxilotu ditu ikastola ondoan eraikitzen hasi ziren hoteleko aluminiozko leihoak lapurtzeagatik. Ostegun arratsaldean bizilagun batek ertzainei deitu zien eta hauek gazteak leihoak desmuntatzen harrapatu zituzten. Adin txikikoa senitarteko baten esku utzi dute eta bestea gaur bidali dute epaitegira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide