Igande honetan Donostian Gure Esku Dago mugimenduak antolatu duen aldarrikapen-festa erraldoirako azken oharrak eman ditu Zumarraga eta Urretxuko batzordeak. Herrietan ehundu dituzten mezuz beteriko oihalak eramango dituzte Donostiara, Goierriko eta Gipuzkoako gainontzeko herriekin batera, eta han Urumueako zubi eta ibarrean barrena katea osatuko dute. Horregatik, goizeko 11:30erako parte hartzaile bakoitzari bere lekuan egoteko eskatu diote.
Urretxu eta Zumarragatik joateko direnei bidaia trenez egiteko gonbita egin diete (9:46an dago bat). Era horretan
oihal-katean parte hartuko duten guztiak batera joango dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide