Gernikako (Bizkaia) Gaudeamus neskatilek osatutako abesbatzak irabazi du XVII.
Antigua Abesbatza Lehiaketa. Bost koruk jokatu zuten Antio baselizan egindako lehiaketa larunbat arratsaldea eta gernikarrek lortu zuten puntu gehien. Datorren urteko abesbatza lehiaketa handian parte hartzeko txartela lortu dute, bide batez, gernikarrek. Oraingoan, Aita Donostia musikagilearen lan bat kantatu zuten koru guztiek lehiaketa jokatzeko ezinbesteko baldintza gisa. Epaimahaiak deliberatu bitartean Pello Leiñena adituak musikagileari buruzko hitzaldia egin zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide