Igande honetan Zumarragako Euskadi plazako arkupeetan egingo dute azoka Made in Urola taldeko artisauek. Guztira 23 parte hartzailek jarriko dute postua. 10:00etan irekiko dute azoka, eta 15:00 aldera arte izango da produktuak ikusi eta erosteko aukera. Aixa Vizuete herriko idazlea ere azokan izango da bere azken eleberria saltzen: Lirio de sangre.
Azokan bertan, haurrentzako tailerra ere izango da. Lucia Alvarezek emango du gozogintza tailerra, Irina Tartarova izenarekin ezagunagoa. Haurrek cupcake famatuak egiten ikasiko dute bertan, eta apur bat dastatzeko aukera ere izango dute. 11:00etatik aurrera izango da.
Bestalde, azokan erosketak egiten dituztenen artean zozketa bat egingo dute. Gastatutako hamar euroko, bale bat emango diete erosleei, eta bale horrekin parte hartuko dute zozketan. Artisau produktuz osatutako saskia izango da saria.
Kontsumo jasangarria helburu
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Ezkio-Itsaso eta Gabiriako artisauak biltzen ditu taldeak. Dena den, ez da talde itxi bat. Herri horietako edozein artisauk parte har dezake Made in Urola taldeak antolatzen dituen azoketan. Baldintza bakarra taldearen izenak berak adierazten duena da: salduko diren produktuak bertan eginak izatea.
Helburu garbia du hasieratik Made in Urola taldeak: kontsumo jasangarria bultzatzea. «Kontsumo jasangarriak esan nahi du dirua gure inguruan mugitzea, eta, ondorioz, aberastasuna bertan geratzea», adierazi du Maider Ulli artisauak. Horrez gain, bertako artisauen lana kalera atera eta jendeari ezagutzera ematea da azoka hauen helburua. «Jendeak ikus dezala hemen ere gauza asko egiten direla, politak eta kalitatezkoak».
Jendearen harrera onaUlliren esanetan, jendeak oso harrera ona egin die orain arte antolatutako azokei. «Asko harritu ere egiten dira hemen bertan nolako produktuak ekoizten diren ikusita». Batez ere Gabonetako azokak oso ondo funtzionatzen duela adierazi du, «nahiz eta jendea gutxiago ordaintzera ohituta dagoen». Gabonetako azokan, gainera, literatura eta musika ere izaten dira.Bertakoak izateak ere laguntzen du Ulliren hitzetan. «Azken finean denek ezagunen bat dute azokan, eta horrek ere laguntzen du jendea azokara etortzera animatzeko, eta saltzeko». Aurrera begira taldeari gustatuko litzaioke azoka Goierri garaiko beste herrietan ere egitea, esaterako, Ezkio-Itsason edo Gabirian. «Noski, herri horietan egitekotan txikiagoa beharko luke azokak, baina polita izango litzateke».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.