Elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko ArcelorMittaleko lan istripuagatik
Zumarragako ArcelorMittalen langile baten heriotza eragin duen lan istripu larria salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko. 11:00etatik 12:00etara geldialdia egingo dute Zumarragako Arcelor Mittalen, eta lantegi aurrean elkartuko dira. Urretxu-Zumarragako Langileriak, berriz, 19:00etan Areizaga-Kalebarren plazan egingo du elkarretaratzea gaur. Deialdia eragile ezberdinek babestu dute: LAB, ELA, Gazte Asanblada, Ernai, Gazte Komunistak, EH Bilduk eta Irabazik. Prekarietatea hiltzailea! Noiz arte? lemapean egingo dute arratsaldeko elkarretaratzea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide