Langile bat hil da Zumarragako Arcelor-Mittal enpresan
Langilea teilatua konpontzen ari zen eta 11:00ak aldera erori egin da, 12 metroko altueratik. 39 urte zituen, Pasaiakoa zen eta Cubertec enpresa azpikontratatuarentzat lan egiten zuen. Hasieran erreanimatzea lortu dute, baina helikopteroz ospitalera eraman aurretik hil egin da.
Langileek 24 orduko geldialdia hasi dute. Bihar, 11:30ean, kontzentrazioa egingo dute enpresaren aurrean komiteak deituta eta ondoren ekingo diote lanari berriro.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide