Dependentzia eta autonomia pertsonalerako euskal legea eskatuko du Duintasuna elkarteak
Pentsiodunen eta pertsona helduen Duintasuna elkarteak kontzentrazioa antolatu du biharko. Dependentzia eta autonomia pertsonalerako euskal legea eskatuko dute. Ekitaldia bihar (asteartea) izango da, 13:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan.
Kalitatezko zahartzaro baten eskubidea aldarrikatuko dute, autonomia pertsonal eta soziala emango diena. Gainera, administrazioak dependentziak dituztenei kalitatezko zerbitzua eta euskalduna eskaini behar diela uste dute. Bestalde, azken urteetan jubilazio sariak murriztu egin direla eta zerbitzuak pribatizatu egin dituztela salatu dute. “Egungo dependentzia legea, Madrilek onartua, kriterio ezberdinez aplikatzen da euskal lurralde bakoitzean. Ez du bermatzen pertsonei dagokien arreta profesionalizatua”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide