Aurreko asteburutik Zumarraga jai giroan murgilduta badago ere, asteburu honetan bete betean sartuko dira Santa Ixabel jaietan. Haurrentzako parkea, txu txu trena nahiz zaldi paseoak izan dira gaur egunean zehar. Iluntzean, berriz, jaien hasiera ofiziala iragarriko duen pregoia egingo dute. Goiargik eta bandak herriko ereserkia abestu eta joko dute. Txupinazioa eta bertso-poteoarekin hasiko dituzte festak txosnetan ere.
Biharkoa egun handia izango dute Zumarragan. Ezpatadantzak arreta bereganatuko du Antion, aurtengoak nobedade nabarmena dakarrelako. Izan ere, neskek ere altxatuko dituzte ezpatak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide