Irastortza etxeko bizilagunak, etxera sartu ezinik maleta susmagarri baten erruz
Gaur, 19:00ak baino lehenxeago, maleta bat azaldu da Euskal Herria hiribideko Irastortza etxearen ondoan eta Ertzaintzak eraikina sokaz inguratu du, badaezpada ere. Iurretako ertzain etxetik txakur bat ekarri dute eta honek ez du lehergailurik antzeman. Maleta barruan traste zaharrak besterik ez zeuden. Bizilagunak 21:00ak aldera sartu ahal izan dira euren etxebizitzetara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide