Hare Haizea elkartearen eta Vacaciones en paz programaren bidez, sei haur saharar etorri dira aurten Urretxu eta Zumarragara. Sei haur horietatik bik lehen aldia dute, gainera. Ekainaren 29an eta 30ean iritsi ziren, eta harrera familiekin biziko dira abuztuaren amaiera bitartean.
Urretxu eta Zumarragako udalek ongi etorria egin diete gaur sei haurrei, Zumarragako udaletxean. Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Jon Luqui urretxuko alkatea eta bi herrietako zinegotziak izan dira ekitaldian, baita Hare Haizea elkarteko kideak eta haurren harrera familiak ere.
Aurten hamahirugarrenez etorri dira haur sahararrak Urretxu-Zumarragara, eta Serranoren hitzetan hori “aberasgarria” da. “Bizitzari beren ikuspuntutik begiratzeko aukera ematen digute”, adierazi du. Luquik, berriz, uda “ahalik eta ongien” pasatzeko esan die haurrei, eta herriko haurrekin integratzeko.
Azken urteetan harrera familia gutxiago
Hare Haizea elkarteko kideek ere hartu dute hitza gaurko ekitaldian. Haur hauek Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan bizi direla adierazi dute, eta udak han “oso gogorrak” izaten direla, tenperatura altuengatik. Hori dela eta, eskerrak eman dizkiete proiektu honetan parte hartzen duten guztiei, bereziki familiei.
Dena den, Hare Haizeak adierazi du azken urteetan gutxitu egin dela harrera familien kopurua, eta jendeari animatzeko deia luzatu diete.
Ekitaldiaren amaieran opari txiki bat egin diete haurrei, oroigarri modura.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.