San Ferminetako giroa kamararekin harrapatuko du aurten ere Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak
Iruñeara urtero egiten duen bisitan ez du hutsik egingo aurten ere Carlos Mediavillak, eta argazki kamera eskuan, San Fernimen uzten dutena argazkitan erakutsiko du gero. Festan nagusiaren atarian Peñen eguna ari da ospatzen gaur Nafarroako hiriburuan, eta bertan izan da Mediavilla, PETA taldeak zezenketen eta entzierroaren aurka egindako protresta iruditan hartzen.
Urretxuarrak jasotakoa datorren astean zehar ikusi ahalko da aurten ere Goierriko Hitzaren bidez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide