Igandean, 10:30etik aurrera, Zumarragako herri lasterketaren 11. edizioa egingo dute Euskadi plazan. Proba hau Atletas Populares de Argixao taldeak antolatzen du eta adin guztietako korrikalariek parte har dezakete. 10:30ean eskola-umeen lasterketak hasiko dira. Minibenjamin mailakoek herriko plazari itzuli bat emango diote (200 metro) eta benjaminek bi itzuli emango dituzte. Kimuek itzuli handi bat osatuko dute (800 metro) eta haur mailakoek bi itzuli handi. 11:00etan atleta herrikoien eta 16 urtetik gorako federatuen txanda izango da. Hauek zirkuitu bati bi itzuli emango dizkiote: 5.000 metro.
Korrikalariek egunean bertan eman ahal izango dute izena. Izen-ematea lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago itxiko da. Helduek 5 euro ordaindu behar dute eta eskola-umeentzat doan izango da. 120 bat haurrek eta 100 bat helduk parte hartzea espero dute. Maila bakoitzeko hiru lehenengoentzat sariak egongo dira. Gainera, parte hartzaile guztiek oroigarri bat jasoko dute. Lasterketaren amaieran jana eta edana egongo dira guztientzat eta Ispilla kiroldegian dutxatzeko aukera edukiko dute.
Aurreko edizioa duela bi urte izan zen. Mouloud Zouinat nagusitu zen. Bigarren postua Juanjo Igartzabal zumarragarrak eskuratu zuen eta hirugarrena Ruben Lanz legazpiarrak. Lehenengo emakumezkoa Izaro Rubio ordiziarra izan zen. Hau da antolatzaileek urtean zehar antolatzen duten herri lasterketa bakarra. Atletas Populares de Argixao taldeak antolatzen dituen gainontzeko probak eskola kirolekoak dira. Talde honek 56 kide ditu eta gehienak korrikalariak dira. Distantzia guztietako probetan parte hartzen dute.
Herri lasterketa hau ez da Zumarragan egunotarako antolatu duten kirol proba bakarra. Gaur eta bihar paleta txapelketako azken partidak jokatuko dituzte. Gaur hirugarren posturako jokatuko dute, 20:00etan. Bihar finala jokatuko dute, 19:30ean. Bestalde, igandean Galeperra elkartearen plater-tiroketa izango da: 15:30ean Oñatiko tiro zelaian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.