Zumarragako Udalak, Caixa Fundazioaren diru laguntzarekin, baztertze soziala jasateko arriskuan dauden haurrei laguntzeko proiektua jarri du martxan. Proiektu honen bidez, udako oporraldian hainbat ekintza egiteko aukera emango zaie egoera ekonomiko txarrean dauden familietako haurrei. Zumarragako 20-25 haurrek parte hartuko dute proiektuan.
Irteerak antolatuko dituzte haur horiekin, igerilekura joango dira eta hainbat tailer ere egingo dituzte. Helburua udako oporraldiaz gozatzeko aukera ematea da, eta egoera ekonomiko hobea duten haurrek egiten dituzten ekintzak egin ahal izatea, baztertuak ez sentitzeko. “Dirua ez dadila muga izan haurrek denbora libreaz gozatzeko”, adierazi du Mikel Serrano alkateak.
Baztertze egoera jasateko arriskuan dauden haur eta gazteen integrazioa da proiektuaren helburu nagusia. Izan ere, udalaren esanetan, denbora libreaz gozatzeko aukerarik ez izateak eragina izaten du haurren ongizatean.
Serranorekin batera, Emilio Cuadrado La Caixako Gipuzkoako arduraduna eta Iñigo Arrizabalaga Zumarragako bulegoko arduraduna izan dira proiektuaren aurkezpenean. Caixa Fundazioak 2250 euro jarri ditu proiekturako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.