Aulkia birrintzeko prest
Eguerdian Denis Itxado Kirol eta Turismo diputatua eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak hitzarmena sinatu dute Argixaoko bigarren zelaian. Gipuzkoako Foru Aldundiak 163.000 euroko diru saila emango dio udalari zelaia atondu eta belar artifiziala jartzeko beharko dituen 459.000 euroei aurre egiteko. Hitzarmena sinatu dutenerako zelaian bazegoen mugimendua, makinak ari ziren lanean hala jokalarien aulki zaharrak birrintzen nola landaredia kentzen. Lanak astelehenean hasiko dira ofizialki eta urrirako amaituta egotea aurreikusi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide