Lehen fasea gainditu du Antioko baselizak Repsol gidak antolatutako Txoko Ederrenaren lehiaketan. 17 hautagaitza abiatu ziren eta lehenengo zortziren artean sailkatu da. Areago, gaur-gaurkoz bigarren postuan dago 8.375 punturekin; lehenengo tokian Barruecos (Extremadura) monumentu naturala dago 10.714 punturekin. Egunero bozkatu daiteke
Repsolen webgunean sartuta. Finala iralean da, baina final aurrerako lasterketa uztailaren 28an amaituko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide