Iñigo Perez ‘Urrechu’ (Urretxu, 1970) La1 telebista kateko Cocineros al volante saioko epaileetako bat da. Sukaldari honek bi jatetxe ditu Madrilen eta bere bezeroen artean jende oso ezaguna dago.
Nondik datorkizu sukaldaritza zaletasuna?
Nire bi anaiak, Antxon eta Mitxel, ni baino zaharragoak dira. Beraiek ligatzera joaten ziren eta ni etxean gelditzen nintzen, gurasoekin, sukaldean jolasten. Izan ere, nire gurasoak beti sukaldean ikusi ditut, ez egongelan. Bexamelean behatza sartzen nuen, albondiga bat lapurtzen nuen…
Non egin zenituen ikasketak?
17 urterekin Martin Berasategiren jatetxera joan nintzen: Bodegon Alejandrora. Oraindik ez zituen ez Lasarteko jatetxea eta ezta Michelin izarrak ere. 1987tik 1991ra Martintxorekin egon nintzen. Lasarteko jatetxea muntatzen lagundu nion eta ondoren Landetara joan nintzen: bi Michelin izar zituen jatetxe batera. Ondoren, Madrilgo Amparo jatetxera joan nintzen sukalde buru bezala. 1993tik 2000ra egon nintzen bertan. 2000. urtean Urrechu jatetxea ireki nuen Madrilgo Pozuelo de Alarcon herrian.
Iaz Estatu espainiarreko jatetxe onena izendatu zuten.
Hala da. Urretxuko alkateak gutun bat bidali zidan, zoriontzeko eta Urretxu ezagutzera emateagatik eskerrak emateko. Martintxo izan zen Urrechu ezizena jarri zidala. CHrekin idazten dut, hemengo jendeari TX ahoskatzea kosta egiten zaiolako. Oso harro nago Urretxukoa izateaz eta etxekoek ere Urre deitzen didate. Iron Man probak eta maratoiak egiten ditut eta dortsaletan Urre jartzen dut.
Zer eskaintzen duzu Urrechu jatetxeetan?
Urrechu ez da negozio bat, baizik eta nire etxea. Nire etxeko ateak irekitzen dizkiot jendeari eta bertan ondo pasatzea nahi dut. Lan taldeko guztiok oso harreman ona dugu eta adeitasuna eta irribarrea dira gure etxeko ikurrak.
Nolako sukaldaria zara?
Sukaldaria naiz. Kito. Jendeari gustatzen zaion janaria ematen diot. Zer den hori? garaian garaiko produktuak, Euskal Herriko sukaldaritza, Espainiako sukaldaritza, nazioarteko sukaldaritza…
Bi jatetxeak oso handiak dira.
Urrechu izenekoan bizpahiru jangela ditugu. Batean 180 lagunentzako tokia dago, sagardotegian 50 lagunentzako eta terrazan 140 lagunentzako. 1.300 metro koadro ditu. El Cielo merkataritza-guneko El cielo de Urrechu jatetxeak, berriz, 800 metro koadro ditu. 80 bat langile gara. Nire aita Gonzalez fruta enpresako arduraduna zen eta enpresa hazten den heinean langile kopurua ere hazi egin behar dela esaten zigun beti.
Zure jatetxeak Madrilgo Etxeberri dira.
Nahiko nuke! Umetan askotan joaten ginen Etxeberri jatetxera, jolastera. A zer nolako mokokadak ematen zizkiguten bertako antzarek! Familiako ospakizun garrantzitsu guztiak ere bertan egiten ditugu, noski. Nire jatetxea madrildarrentzat Etxeberri urretxuar eta zumarragarrentzat denaren erdia balitz…
Telebistari esker, Estatu espainiarrean oso ezaguna zara.
Orain arte egin dudan guztia errepasatzen hasten naizenean, txundituta gelditzen naiz. Duela 18 urte Iñaki Oiarbidek eta biok Canal Cocina sortu genuen, 1999an Antena3eko Tomates y pimientos saioan parte hartu nuen Mayra Gomez Kempekin, ondoren Ana Rosa Quintanarekin, Ines Ballesterrekin, Alicia Senovillarekin, Juan Ramon Lucasekin, Anne Igartebururekin… lan egin dut. Telebista kate ia guztietan lan egin dut eta baita irratian ere. Eta toki guztietan Urretxukoa naizela esan dut.
Nolako komunikatzailea zara?
Lanbide honi errespetu handia diot eta beti kalitatezko programak egiten saiatzen naiz. Programa zintzoak. Nire amak zer esango duen kontuan hartzen dut. Cocineros al volante saioa ere halakoa da: polita, udako gauetan ikusteko aproposa. Asteartetan ematen dute, 22:30ean, eta audientziekin oso gustura gaude.
Urretxuko Karlos Argiñano zara.
A zer nolako lana egin duen Karlosek sukaldaritzaren alde! Lehen sukaldaria zulo batean sartuta zegoen morroi bat zen. Jantzia beti orbanez beteta, erretzen eta edaten… Karlosek sukaldari batzuk gauzak ondo egiten ditugula erakutsi du. Pello Subijanak, Ramon Rotetak, Martintxok, David de Jorgek… ere lan handia egin dute telebistan. Beraiek ere sukaldarion irudia hobetu dute.
Zure jatetxeetatik jende ospetsu asko pasa al da?
Toki erosoak dira. Bertan, jendea oso gustura egoten da. Hori dela eta, klase guztietako jendea etortzen da eta guztiak berdin hartzen ditugu. Futbolariak, aktoreak, politikariak, aurkezleak… Denak etxean bezala sentitzen dira, inork ez baitie enbarazu egiten. Cristian Ronaldo bi astean behin etortzen zen. Behin Usain Boltekin etorri zen. Kanpoan argazkilari asko zeuden beraien zain eta atzeko atetik atera genituen.
Non ikusten duzu zure burua 10 urte barru?
Orduan ere egiten dudan guztia grinaz egingo dut. Ez dakit jatetxeren bat gehiago izango dudan, baina familiarekin egoten eta kirola egiten jarraituko dut eta 80 familiari jaten ematen jarraitzea espero dut. Bizitzak eskaintzen dizkidan gauza txikiez gozatzen jarraituko dut. Egun guztiak opari bat dira. Bitalista naiz. Bizitza honetan gustatzen zaizuna egin behar duzu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.