Odola emateko aukera egongo da gaur Zumarragan
Zumarragako odol emaileek hitzordua dute gaur, 17:15etik 20:15era bitartean. Ohi bezala Zelai Arizti kultur etxean jarri dute odola emateko hitzordua, eta herritar guztiei egin diete gerturatzeko deia, “ahalegin txiki edo handi bat, saria delako gaixo dagoen batentzat”. Odola emateak gaixo askori eragiten dien “onura” ere kontuan hartzeko eta odola emateak duen garrantziaz kontzientzia hartzeko eskatu dute odol emaileek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide