Iparragirre Sarien sorreratik gaur arte egindako bidearen kontakizuna egin du Felix Maraña idazleak eta kazetariak (Donostia, 1953). Sarietako arimetako bat da eta lan irabazleen editore lanak egiten ditu.Zerk lotu zintuen Urretxura eta Zumarragara?
Bi herriok gordetzen dituzten erreferentzia historikoez gain –Antioko baseliza Zumarragan eta Iparragirre bardoa Urretxun–, Zumarragak bestelako erreferente historiko eta moral batzuk ere baditu niretzat. Hain zuzen, balio horiek herriak eman dituen hiru pertsonetan gorpuztu dira: Jose Maria Busca Isusi, Anjel Kruz Jaka eta Manuel Fernandez Arin. Hirurak ezagutzeko pagotxa izan nuen.
Busca jakituria handiko intelektuala izan zen, bromatologiaren esparrutik harago zihoan bere jakintza. Jaka, bere aldetik, garai zailen kontalaria izan zen. Academia Errante-aren inguruan ezagutza elkartzen jakin zuen aurreko mendeko 1950 eta 1960ko hamarraldietan. Jakina, Jaka ere goitik beherako intelektuala izan zen.
Urretxun eta Zumarragan 90ko urteek emandako Hits&Fits Bandarekin ere harreman estua izan zenuen.
Aurretik aipatutako hiru gizon horiek gure herria bestela ezagutzen erakutsi zidaten, baita eskuzabaltasun osoz beren jakituria besteengan proiektatzen ere. 1990ean Jose Luis Padron ezagutu nuen Pasaiako literatur sariak euskaraz nahiz gaztelaniaz irabazi berri zituelako. Ni, sari haien arduraduna nintzen jada eta hala da orain ere.
Padronek begi onez ikusi zuen Pasaiako lehiaketaren nondik norakoa eta Miren Castillo Urretxuko kultur teknikariari bertan antzeko zerbait egiteko proposamena luzatu zion. Izan ere, Urretxuko eta Zumarragako udalek deitu berri zuten izen oso-oso luzea zuen literatur sari bat: Urretxuko eta Zumarragako kultur batzordeetako literatur sariak. Alegia, izenik gabeko lehiaketa bat. Aldi berean, Padronek eta bi herriotako beste gazte batzuek kultur plataforma bat sustatzen ari ziren: Hits&Fits. Ahal izan nuen neurrian taldearekin lan egin nuen kultur ekintza zein edizio dinamiken sustapenean.
Iparragirre Sariaren sorburua aipatu duzu. Izenik gabeko sari haiek nolatan bilakatu ziren Iparragirre Saria?
1992an Padronekin eta Castillorekin elkartu nintzen Donostian. Groseko Hidalgo tabernan egin genuen hitzordua. Nire zeregina ordurako martxan zeuden sariei beste ukitu bat ematea izango zela esana zidaten. Hidalgo zen Jorge Oteizarekin solasean aritzeko tokia eta egun hartan biok hartu genituen Padron eta Castillo. Oteizak, beti presa zuenez, sariena berehala martxan jartzeko agindua eman zidan.
Biharamunean, goizeko hamarretarako hoska nuen telefonoan sariena konponduta ote zegoen galdezka. Nik lasai egoteko erantzun nion, abiatuko genuela. «Ea ez garen berandu iristen, hemen beti berandu iristen baikara», erantzun zidan. Orain Oteizari ez ginela berandu iritsi esango nioke, sari hauek gaur-gaurkoz proiektu sendoa direlako.
Izenik ez dute oraindik.
1996an, lehiaketaren laugarren ekitaldirako izena proposatu nien udaletxeei: Iparragirre Saria. 1997tik izen hori hartuta aurrera egin du.
Zeintzuk dira sari hauen ezaugarriak? Zerk ezberdintzen ditu besteetatik?
Nire ustez, sari honetan garbi jokatzen dugu eta hori, bizi garen garaiotan, ez da edonolako ezaugarria. Ez ditugu egileak saritzen, lanak baizik. Epaimahaiak inoiz ez du gutun azal bat ireki, besteak beste, udalek gordetzen dituzten plikak edo gutun azalak epaimahaikideen ebazpena izan arte ez irekitzeko eskatu dudalako beti. Nire ustez, legaltasun administratiboaren baitako printzipio bat da, garbi jokatzen laguntzen duena.
Beste arau bat ere badago, aurrekoari lotzen zaiona, egile batek bere alde egiteko nolabaiteko eskaera eginez gero, saritik kanpo geratzen da automatikoki. Bi aldiz gertatu da.
Behin lanak jasota zein da egiten duten bidea?
Irakurketa batzorde bat daukagu. Batzorde horretan epaimahaiko kideak egoten dira. Lan guztiak irakurtzen dituzte, finalistak zeintzuk diren atera, balorazioak kontrastatzen dira eta lan sarituak ateratzen dira.
Honezkero bide luzea egin du Iparragirre Sariak. Orain lehiaketa bi urtean behin deitzen da, jasotzen dituzuen lanetan eboluziorik sumatu al duzue?
Bertsoen atala gehitzea izan da berritu dugun azkena. Positiboa izan da oso, eta azken urteotan hiru liburuen edizioa eragin du: bertso, euskara eta gaztelania. Azken ekitaldian bi urtean behin egingo zela erabaki zuten, baina horrek ez du inondik ere sarien filosofia nahiz irizpideak aldatzen; esan gabe doa udalek beti errespetatu dituztela. Bi erakundeok sariei ematen dioten babesa eredugarria da. Orain gutxi, hiru hamarraldi hauetan sariek emandakoa jasoko duen erakusketa egitea adostu dugu; egileak, liburuak, argazkiak, grabatutako testigantzak…
Zer dakarzu buruan otsaila gorrian autora igo, eta sari banaketan parte hartzera zatozenean?
Gauza asko. Sari banaketa bakoitza dut gogoan, baita haietara joan den pertsona bakoitza ere, ezagunak denak niretzat. Hits&Fitseko kide bakoitzarekin akordatzen naiz, baita epaimahaikide bakoitzarekin ere. Jose Luis Padronek epaile gisa zein lanen edizioan emandako laguntza guztiari azpimarra egitea ezinbestekoa egiten zait, baita lankidetza hori eskertzea ere. Concetta Probanzarekin antzera, berak diseinatu, ilustratu eta maketatu baititu saritutako lanak jaso dituzten liburu guztiak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.