Uztailean zehar hainbat bilera eta lanketa egin ondoren, prest dute Urretxun jaietarako egitaraua. Udalak izandako partehartzea goraipatu eta “pozgarria” dela azaldu du. Ofizialki jaiak irailaren 18an hasiko diren arren, hilabete osoan zehar ekintza ugari izango dira herrian. Euskal Jaia, bestalde, irailaren 20an izango da. Guztira hamahiru koadrillek egindako beste hainbeste karroza ikusi ahal izango dira.
Udalak aurreratu duenez, aurten ere gauetako autobus zerbitzu berezia izango da inguruko herrietatik bertara gerturatzen direnentzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide