Hungariatik etorri berri dira Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kideak. Europa ekialderaino euskal dantzak eraman ondoren, datorren ostiralean gertuago jarri diete hitzordua. Hondarribiko alardearen atarian, Jaizkibel konpainiak lehen urtez Berdintasunaren Hiria sariak antolatu ditu eta begiz jo du Irrintzi taldea. Hain zuzen, Zumarragan, Santa Isabel egunean –uztailak 2– modu hunkigarri, lasai eta dotorean egindako ezpata dantza eraldatuari erreparatu diote eta emandako urratsa saritu nahi dute. Sari banaketa ostiral iluntzean izango da danborradaren entseguaren ondoren, Hondarribian.
Antolatzaileen esanetan, «sariaren xedea gizon eta emakumeon arteko berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeak saritzea da». Uztailaren erdian bildu ziren erabakia hartzeko Garbiñe Biurrun epailea, Maialen Lujanbio bertsolaria, Nieves Alza Txingudi saskibaloi elkartearen presidente ohia eta Hondarribiko urrezko domina jasotakoa, Paul Rios bakearen eta giza eskubideen aldeko aktibista eta Xabier Lapitz kazetaria. Irrintzi dantza taldekoekin batera sarirako izendatu dituzte Tolosako Udaberri eta Donostiako Kresala dantza taldeak.
Gatazkarik gabeJaizkibel konpainiako kideek azaldutakoaren arabera, «saria emakumeen parte hartzea festetan tradizioa aldatu gabe, gatazka handirik gabe eta erakundeen laguntzaz ahalbidetu duten ekintza positiboentzat da». Ideia horren lekuko direlako sarituko dituzte hiru dantza taldeak, «hiri eta esparru desberdinetan, ekitaldien mamia aldatu gabe, emakumeen parte hartzea lortu duten elkarte eta erakundeen izenean». Irrintzi taldekoek ez zuten halako izendapenik espero. Eneko Galdos Irrintziko dantzariaren hitzetan, «guk hala egin behar zela sentitzen genuelako dantzatu genuen ezpata dantza elkarrekin. Ez genuen inolako aitortzarik espero, baina pozik hartu dugu». Taldeko dozena bat kide inguru izango dira ostiralean Hondarribian. Hungariatik bueltan
Santa Isabel egunaren ondoren, ezpata dantza mistoa errepikatu dute abuztuaren 15eko Andre Mariaren jaian. Zumarragako parrokian egin zuten eta ikusleek neskak zein mutilak ezpatei eusten dantzan ikustea «natural-natural» hartu zutela gehitu du Galdosek. Jakin dute, halere, badagoela ezpata dantza mistoaren kontrako sinadurak biltzen hasi denik ere, baina ez diote garrantzirik eman. Irrintziko dantzariak Hungariako dantza jaialdi batean izan dira abuztuaren 18tik 25era. Autobusean joan dira dantzariak eta musikariak; guztira, 29 lagun. Galdosek azaldu duenez, «hango dantza gehienak bikotetan lotuta egiten dituzte eta gu soltean aritu ginenez gure dantzak oso ikusgarriak ziren beraientzat. Ikusleek zirrara sortzen geniela esan ziguten eta gure dantzak gustukoenak izan zituztela ere bai». Besteak beste, makilekin zein arkuekin dantzatu zituzten euskal dantzak Hungariako hiru hiritan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.