Antioko taberna ireki zutela bi urte bete direla ospatuko dute bihar
Bihar arratsaldean Antioko Interpretazio Zentroko taberna zein jatetxea ireki zituztela bi urte bete direla ospatuko dute. Pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte doan 19:00etatik 21:00etara. Haurrentzako puzgarriak nahiz tailerrak izango dira 17:30etik 20:00etara. Bide batez, Txokorik Onenaren lehiaketan ermitari babesa eman diotenei esker ona agertuko die udalak.
Bihar, Antiora igotzeko autobusa egongo da dohan. 17:30ean aterako da lehen autobusa Elizkaletik, eta itzuleran ere bertan geratuko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide