Fiare banku etikoko Gipuzkoako bazkideek Zumarragan bilera egin dute
Gaur goizean, Fiare banku etikoko Gipuzkoako bazkideek bilera egin dute Zelai Arizti kultur etxean. Eskualde guztietako ordezkariak etorri dira. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Carlos Ascunce ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko sareko koordinatzaileak parte hartu dute. Fiareren erronkak izan dituzte hizpide: bai sentsibilizazio mailan eta bai maila operatiboan. Helburua, banka etikoa alternatiba bezala indartzea eta sarea zabaltzea da.
Goierrin Garaian bazkide kopuruak nabarmen egin du gora azken hilabeteotan. Hilero elkartzen dira. Ekonomia solidarioa helburu duen ekimen honi buruzko informazio gehiago nahi dutenek, fiaregoierrigara@gmail.com helbidera idatzi dezakete.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide