Goierriren saskibaloi sailak bere taldeak aurkeztu ditu
Goierri kirol elkartearen saskibaloi sailak bere taldeak aurkeztu ditu Gernikako Arbola plazan. 2015-2016 denboraldian 15 talde izango dituzte: kimu mailako lau (hiru mutilenak eta bat neskena), haur mailako lau (bi mutilenak eta bi neskenak), kadete mailako bi (bat mutilena eta bestea neskena), gazte mailako hiru (bi mutilenak eta bat neskena) eta senior mailako bi (biak mutilenak).
Senior mailako nesken taldea ere osatu nahi dute, baina zailtasunak dituzte. “40 urte eman genituen senior mailako nesken talderik gabe eta duela bi urte taldea osatzea lortu genuen. Ez dugu talde hori galdu nahi, beharbada beste 40 urte emango baititugu bera gabe. Izan ere, talde bati eustea berria sortzea baino errazagoa da”, esan du Jonpol Agirrek. Saskibaloia gustuko duten neskak senior mailako taldean izena ematera animatu ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide