Adineko Pertsonen Eguna ospatu dute
Atzo, Adineko Pertsonen Eguna ospatu zuten Urretxun. Korporazioak eguneko zentroa eta Aterpe jubilatuen etxea bisitatu zituen eta ondoren meza egon zen. Adinekoei argazkia atera zieten eta Lurra taldeak dantza saioa egin zuen. Urteroko moduan, bazkaria ere egin zuten. Bazkalostean, dantza lehiaketa egon zen. Beti bezala, festan parte hartu zuten edadetuenak omendu zituzten: Ines Tejedor (92 urte), Jacinto Mora Gil (88 urte) eta Ursicinio Garcia (88 urte) eta Laura Cenera (86 urte) senar-emazteak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide