Goierri kirol elkarteak Pirinioetara irteera antolatu du
Irteera hilaren 26an eta 27an egingo dute. Larunbatean Gavarnietik irtengo dira, Col Tentes lepora. Handik Especieres lakura joango dira. Ondoren Pic de Soum Blanc de Especieres (2.686 metro) gailurrera igoko dira. Handik, Lapazosa aintziratik, San Nicolas de Bujaruelorara jaitsiko dira. Egun osoan zehar Gavarnie eta Vignemale zirkuko mendiez gozatuko dute.
Gaua San Nicolas de Bujaruelon igaroko dute. Igandean Alto de Brazatos lepora joango dira eta handik Bazias (2.760 metro) tontorrera igoko dira. Handik Panticosara jaitsiko dira. Igandean ere mendi zoragarriak ikusiko dituzte: Vignemale, Garmo Negro, Argualas eta Algas, esaterako.
Autobusa larunbat goizean irtengo da, 06:00etan, Jose Mari Lasa plazatik. Izena gaur, asteazkenean eta hilaren 22an eman behar da, 19:00etatik 21:00etara, Goierri kirol elkartearen egoitzan. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, honako zenbaki hauetara ere deitu daiteke: 619 337 352 (Txema) eta 637 033 330 (Jabi).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide