«Kirolaren bitartez gizarteak gainditu gabe dituen hesiak apurtu nahi ditugu», dio Alicia Figueroa Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kideak. Gaur Zelai Ariztin hitzaldia egingo du Jurgi Olasagasti lankidearekin batera, 18:00etan. Urritasunak dituzten haurrei zein gazteei zuzendutako kirol proiektua martxan jarriko dute Goierri garaian. Kirol jardunetan era inklusiboan parte hartzeko aukera ematea da proiektuaren ardatza.
«Mendekotasun gehien dituzten haurrak ezin dira eskola kirolara joan eta guk ekintza alternatiboak eskaintzen dizkiegu hala lehorrean nola uretan», azaldu du Figueroak. Kirol inklusiboa bultzatzea da, aitzitik, federazioaren helburu nagusia. «Haur batek, gurpil aulkia behar badu, baina saskibaloian jokatzeko gai bada, kirol horretan aritzeko bideak irekiko dizkiogu», dio Figueroak. Beste adibide bat ere ipini du: «Asperger sindromea duen ume bati babesa bermatuko diogu, baina kiroletan aritu ahal izango da besteekin batera». Kirol inklusiboa lehenesten duten arren, «kasu bakoitza aztertzen dugu eta, beharren arabera, ondoen egokitzen zaien ekintzetan txertatzen ditugu».
Hamaika ekintza
Federaziokoak orain sei hilabete hasi ziren lanean Goierri garaian. Urritasunak dituzten haurren egoera zein den aztertu dute eta, oraindik, zenbakietan jarri ez duten arren, hamaika ekintza jasotzen dituen proiektua osatu dute. Arlo ezberdinetan lanean ari diren erakundeen arteko bilera egingo dute aurki eta bost talde martxan jartzeko asmoa daukate. Talde bakoitzean bost eta zortzi arteko haur kopuruari egingo diote tokia.
Federazioaren bide orriak jasotzen dituen hamaika ekintza horiek gaurko hitzaldian aletuko dituzte. Besteak beste, astean birritan kirol ekintzak egiteko aukera emango dute eta zaldiekin terapia beste ekintza horietako bat da. Hitzaldia, batez ere, urritasunak dituzten haurren eta gazteen gurasoei zuzenduta dago. Kirol ekintzetan parte hartuko dutenen artean ez dute adin mugarik jartzen.
«Guretzat zailena baliabideak aurkitzea da», dio Figueroak proiektuen finantzaketaren arazoa mahai gainean jarrita. Goierri garaian egingo dituzten ekintzak Irizarrek egindako apustuari esker burutuko dituzte. «Gipuzkoa osora zabaldu nahi dugun proiektua da. Bien bitartean, Goierri garaiko herriak aitzindari izango dira kirol egokituari dagokionean».
Urritasunak dituzten haurrei zuzendutako ekintzen zergatia argi dauka Figueroak, «osasunari lotuta daude, helburua haurren eta gazteen bizi kalitatea hobetzea da. Eskubideak eta betebeharrak aintzat hartuta, autoestimua lantzen dugu kirolari lotutako lan integrala eginez».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.