Renfe Zumarragako geltokia konpontzen ari da. Geltokiak dituen irisgarritasun arazoei konponbidea emateko lanak dira ekainean hasi eta abenduan amaituko dituztenak. Bi igogailu egiten ari dira. Aste honetan igogailuak ipintzeko zuloak egiten jarraitzeko nasen arteko lur azpiko pasabidea itxiko dute.
Santa Lutzi egunerako bukatuta egongo direla aurreratu dute hainbat komunikabidek, baina Renfetik diotenez, «litekeena da egun horretarako amaituta ez egotea, hala balitz, lanek harik eta traba gutxien eragingo dute».
1.560 bidaiari
Aurrekontua 1.145.000 bat eurokoa da eta igogailuez gain, aterpe berri bat egingo dute lehenengo nasan eta bigarren nasan dagoena berrituko dute. Argiteriaren hobekuntza proiektuaren baitan dago; dagoeneko aldatu dituzte batzuk. Bestelako lanak ere egingo dituzte, hala nola: aurrealdea konpondu zein pintatu eta ur hoditeria txukundu.
Zumarragako geltokiak aldirietako trenak hartzen dituzten 1.560 bat bidaiari jasotzen ditu lanegunetan, batez beste. Renfek emandako beste datuen artean lanegunetan Zumarragan geratzen diren tren kopuruarena dago. 66 aldirietako lerroak betetzen dituztenak. Gehien erabiltzen den lerroa Zumarraga Donostiarekin lotzen duena da. Distantzia erdiko 7 tren geratzen dira egunean Zumarragan eta distantzia luzeko 9. Madril edo Bartzelonara zuzenean joan daiteke Zumarragatik, trenez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.