Hiru Tenpluen Ibilbidetik eta Inaziotar Bidetik abiatuta, Debagoienan, Urola Erdian eta Goierri garaian dauden ezkutuko altxorrak ezagutzera emateko egitasmoa da Ezkutuko Altxorrak. Bisita gidatuak antolatu dituzte bisitariei Antioko ermita, Arantzazu eta Loiola santutegien inguruan dauden altxorrak erakusteko. Guztira, hiru bailaraotan dauden 22 gune erakutsiko dituzte. Egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du eta gaur aurkeztu dute Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroan. Lehenengo bisita gidatua larunbatean egingo dute Mirandaolan, Legazpin. Izena eta informazio gehiago lortu daiteke
Inazioatar Bidearen webgunean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide