300 lagunek parte hartu dute zikloturista proban
Atzo, Goierri kirol elkartearen zikloturista proba egin zuten. 300 lagunek parte hartu zuten. Eguraldi bikaina egin zuen eta txirrindulariak oso gustura ibili ziren. Aurreko urteetan baino azkarrago ibili zirela esan zuten. 84 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Lehenengo Mandubiko itzulia egin zuten eta ondoren Atagoitikoa. Bukaeran hamaiketakoa eman zieten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide