Lurra dantza taldeak herri afaria antolatu du, 50. urteurrena dela eta
Lurra dantza taldea 50. urteurrena ospatzen ari da eta urriaren 10erako jaialdi erraldoia antolatu du. Ondoren, herri afaria egongo da. Afalostean dantzaldia egongo da, Tirapurekin. Afarian nahi duten guztiek parte har dezakete. Txartelak Laket eta Buhame tabernetan eta Lurraren lokalean eskura daitezke, 25 eurotan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide