Etxeberri auzoan bihartik igandera dira jaiak. Ostiral iluntzean, 5. patata-tortilla lehiaketa egingo dute. Lehen aldiz, 10-14 urte arteko haurrena ere izango da, 18:30ean hasita. Txupina 19:00etan botako dute. Poteo herrikoia, tutea (22:30), idi probak (22:30) eta bingoa (23:00) jarri dituzte, lehen ekinaldirako.
Larunbatean, 10:00etan kaleko saskibaloia, 12:00etan toka eta 13:00etan poteoa iragarri dituzte. Mus txapelketa (16:30), moto txiki edo pedalik gabeko bizikleten lasterketa 2-5 urte arteko haurrentzat (17:00), eskulanak(18:00) eta mahai-futbol lehiaketa (18:00) daude.
Etxeberri auzoa./Miriam Luki
Iluntzean, 19:30ean, bakailaoa ajoarriero erara prestazeko sukaldaritza txapelketa dago. Kuadrillek horrekin afalduko dute gero, Plan B orkestrarekin dantza egin aurretik (23:30).
Igandean ere idi probak
Etxeberriko idi proben bigarren saioa igandean 12:30ean da. Zumarragako Musika Bandak eta txistulariek joko dute, aurretik. .
Herri bazkaria, dantza txapelketa eta musika ere izango dira.