Tona bat eta erdi zabor bete edukiontzia ikusgai dago Areizaga-Kalebarren plazan. Erreka egunean bildutako zabor kopurua da. Jon Alvarez antolatzaileetako batek egin du gutxigorabeherako kalkulua, izan ere lehen pisatzen bazuten ere orain ez dute jasotako zaborra pisatzen.

Bildutako zaborra
Hitzordua 10:00etan egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. 80 bat lagun bildu dira plazara eta materiala banatzen hasi dira jada nor bere sektorean kokatu eta errekara jaisteko. Jon Alvarezek gomendio orri bat banatu du (errekan oinak ondo bermatu urratsak emateko, presarik gabe lan egin segurtasuna lehenetsiz, guraizeak bakarrik helduek erabiltzeko gomendioa..). Urretxuko eta Zumarragako Urolaren erreka bidea hamaika sektoretan banatu dute Isabel zubitik gora hasita eta bidegorriaren amaierako mahairaino.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide