Oripavik autobiografia egiteko aukera ematen die adinekoei
Oripavi elkartean beraien bizitza laburtzen duen dokumentua ondorengoei uzteko aukera ematen die adineko pertsonei. Tailer hau 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. Bakoitzak bere bizitzaren istorioa jasoko du, testu eta argazkiekin, hurrengo belaunaldiei uzteko. Tailerrak 4-6 hilabete iraungo du. Guztira, 15 aldiz elkartuko dira. Amaieran, parte hartzaile bakoitzak bere autobiografiaren ale bat jasoko du eta honen kopiak egiteko aukera egongo da. Egitasmoa asteazken honetan aurkeztuko dute, 17:30ean, Urretxuko jubilatuen etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide