Ostadar mendi taldeak datorren iganderako aurreikusitako mendi irteera astebete atzeratu du. Urriaren 18an joango dira Arabako Izki mendira. Bujandatik atera eta Soilaren (994 metro) gailurra joko dute, handik Korresera joan eta Mantxibio (937 metro) mendira igoko dira ibilaldia Maeztun amaitzeko. Izena Ostadarren Zelai Arizti kultur etxeko egoitzan eman daiteke, Zumarragan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide