Errehabilitazio psikiatrikoari buruzko hitzaldia, Urretxuko kultur etxean
Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen elkarteak hitzaldia antolatu du gaurko Urretxun, hilaren 10ean Buru Gaixotasunen Eguna dela eta. Hitzaldia 18:00etan izango da, kultur etxean. Vicente Hueso Corral Beasaingo Aita Menni ospitaleko psikologoak taldeko errehabilitazio psikiatrikoari buruz hitz egingo du. Ekitaldi honek Urretxuko eta Zumarragako udalen laguntza du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide