Parketarrak egitasmoko saioa, gaur Urretxun
Udazken honetan ere Urretxuko eta Zumarragako udalek Parketarrak egitasmoa abian jarri dute haurrek euskaraz jolastu dezaten. Bi saio egongo dira. Gaurkoa Urretxuko Belaustegi plazan izango da (euskaltegi aurrean). 17:00etatik aurrera, 3 eta 5 urteko haurrek eta beraien gurasoek zabu zibura jolastuko dute. 18:00etan, 6-9 urtekoek txirrintxonera jolastuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide