Lurra dantza taldeak 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emango die bihar, jaialdi erraldoi batekin. Iparragirre plazan izango da, 19:00etan, eta 400 lagun inguruk parte hartuko dute. Eguraldi txarra egiten badu, Aldiri kiroldegian egingo dute.
Jaialdian, egungo dantzariekin batera, garai batean Lurra taldean dantza egin zuten urretxuar eta zumarragar askok parte hartuko dute. Gainera, Lurrakoek lagun asko gonbidatu dituzte: Kanariar Uharteetan bizi den Rogelio Botanz abeslari legazpiarra, Santanderren musika irakasle den Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarra, Xabier Barriola abeslaria, Edurne Iturbe trikitilaria, Urretxu eta Zumarragako txistulari taldeak, Urretxuko gaiteroak, Urretxuko erraldoiak, Goiargi abesbatza, Zuhaitzaren Soinua txalapartari taldea, Sara Zufiaurre klarinete-jotzailea, bertso eskolako ikasleak eta Errenteria, Legazpi, Gabiria, Beasain, Asturias, Katalunia eta Kanariar Uharteetako musikari eta dantzariak.
Jaialdia amaitu eta gero, 22:30ean, herri afaria egingo dute Ederrena pilotalekuan. Txartelak Laket eta Buhame tabernetan eta Lurraren lokalean eskura daitezke. Afalostea DJ Tirapuk girotuko du.
Lurra dantza taldeko Juanlu Elgarrestak goierritarrei gonbitea luzatu die. «Orain arte egindako ospakizunekin oso gustura gaude, baina larunbatekoa sekulakoa izango da. Horrenbeste jende elkartzeak eta ikuskizuna prestatzeak lan handia eman digu, baina merezi izan du. Jaialdia oso polita izango da eta jende asko hurbiltzea espero dugu».
Zin egin die ez direla damutuko. «Jende askok parte hartuko du (tartean 60 urtetik gorako dantzariek), musika mota ezberdinak fusionatuko ditugu, tokia zoragarria da… Oso argi genuen jaialdia Iparragirre plazan egingo genuela. Izan ere, Erdi Aroko kale hauetan dago Urretxuko bihotza».
Biharko ekitaldiekin urteurren ospakizunari amaiera emango diote. Udaberritik hona, makina bat ekitaldi antolatu dute: erakusketak, dantza erakustaldiak, liburu digital baten argitalpena, erromeria…
Gainera, jaietako pregoia beraiek irakurri zuten. Hori izan zen, hain zuzen ere urteko ekitaldi hunkigarriena. «Oso ekitaldi berezia izan zen. Guztiok asko hunkitu ginen, baina batez ere dantzari ohiak», amaitu du Elgarrestak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.