Nerabeekin lanean aritzea da lantaldeko guztiak lotzen dituen ezaugarria. Guztiek, nola edo hala nerabeekin hartu emanak dituzte. Hain zuzen, ezaugarri komun horretatik eratu zuten 2011n diziplina askotariko profesionalak hartzen dituen lantaldea. Urretxuko eta Zumarragako nerabeekin egiten dute lan: irakasleak, hezitzaileak, osasun profesionalak, udaltzaingoa, ertzaintza, gizarte laguntzaileak eta osasun publikoaren ordezkariak dira. Lantaldea hilean behin biltzen da eta osatzen duten foroaren helburua da ahalik eta ikuspuntu gehien uztartzea. Zertarako? Nerabeen ongizateari bultzada emateko.
2011n hasitako ibilbidean ekintza asko burutu dituzte: gosari osasuntsuei buruzko tailerrak, lehen laguntzen ikastaroak, 16 urtekoei azterketa egiten die erizain batek, emaginarekin jardunaldiak, bizkarraren osasuna bermatzeko tailerrak… Ez dira baina, nerabeekin zuzenean egiten dituzten ekintzetara mugatzen.
Urretxuko eta Zumarragako nerabeentzako esku-hartze komunitario osasun arloko lantaldeak –izen hori jarri diote taldeari– taldekideen prestakuntza sustatzen du. Hirugarren hanka gurasoak dira eta haientzat ere prestakuntza saioak egiten dituzte.
Orain arte landutako gaietako batzuk honakoak dira: mendekotasunak –alkohola, tabakoa, bestelako drogak edo ludopatia–, emozioen kudeaketa, hezkuntza afektibo eta sexuala edota lehen laguntzak. Gai horietako asko jardunaldien bidez jorratu dituzte. Antolatuko duten hurrengo jardunaldian Interneteko arriskuen gaiari helduko dio Ertzaintzako informazio teknologiari lotutako delituen saileko agente batek. Hitzaldia irekia da eta edonor joan daiteke urriaren 27an Zelai Arizti aretora, 18:00etan.
Finean, nerabea bere osasunaren jabe egin dadin baliabideak sortu nahi dituzte. Bide batez, nerabeen beharrak zeintzuk diren identifikatu eta, esate baterako, gehienek bakarrik gosaltzen dutela jasotzen badute ikerketa batean, osasuntsu gosaltzeko giltzak zeintzuk diren agertzeko tailerrak antolatuko dituzte. Lehenengo nerabeei entzun, gero taldekideen ikuspuntuak uztartu eta gero, egin.
1.062
Nerabe
Urretxuko eta Zumarragako nerabe kopurua.
12-18 urte bitartekoak. Bi herriotako nerabeak edota bertan eskolatutako adin tarte horretakoak biltzen ditu kopuruak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.