RAC Vasco Navarro klubak urtero antolatzen duen Inazio Sunsundegiren omenezko auto klasikoen rallya bihar da, Donostian hasi eta amaitu. Bidean 313 kilometro egingo dituzte, eta Zumarragan geldialdia egingo dute. Guztira 42 ibilgailuk parte hartuko dute, eta Antiora 16:00ak ingurura iritsiko dira. Geldialdi teknikoa egingo dute bertan, ibilgailu bakoitzak ordu laurden emango du bertan, eta ondoren 18:00ak aldera Zumarragako Euskaldi plazan elkartuko dira denak.
Zumarragako Udalak antolatzen duen motorraren asteari amaiera emateko balioko du aurten ere rallyaren pasaerak, eta Mikel Serrano alkateak azaldu duenez, motorraren asteko hirugarren ekintza izango da. Maiatzean egin zuten 600 autoen bilura eta ekaineko auto klasikoen bilkura dira motorraren asteko beste bi ekintzak.
Zumarragak eta inguruak historikoki automozioarekin izan duen loturatik sendotu da udalaren eta RAC elkartearen arteko harremana. Hala gogorarazi du Serranok, eta horregatik, biharko ekitaldia motorraren asteari amaiera emateko ekintza egokia dela azpimarratu du.
Erregularitate proba
Bihar Donostiatik abiatu eta Zumarragatik igaroko den rallyaren oinarria erregularitatea izango da. Ibilbidean zehar 11 kontrol gune igaro beharko dituzte parte hartzaileek, antolatzaileek zehaztutako ordutegi zorrotz baten barruan. “Segundorik ere ezin dute gehitu antolakuntzak jarritako denbora”, Roberto Uriarte parte hartzaileak azaldu duenez: “Zehaztutako ordutegia zentesimetan kontatzen da, eta ordu hori baino beranduago edo lehenago iristea zigortu egiten da sailkapenean”.
Mota ugaritako ibilgailuak ikusi ahalko dira bihar Zumarragan. Guztira 42 ibilgailu izango dira, eta horietatik 22k parte hartuko dute rallyan. Gainerako 20 ibilgailuek ibilbidea egingo dute, baina ez dira beraien denborak neurtuko. Parte hartuko duten ibilgailu guztiak 1990eko urriaren 17a baino lehen matrikulatuta egon beharko dira, eta matrikulazio dataren arabera kategorika banatuko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.