Goierri elkarteko mendi sailekoak Urretxutik Ondarroara joango dira, hiru etapatan
Lehenengoa igande honetan egingo dute: Urretxutik Elgoibarrera joango dira. Irimo eta Karakatetik pasako dira. 08:00etan irtengo dira elkarte azpiko plazatik eta autobusez itzuliko dira. Izena elkartean bertan eman behar da. Bazkideek 2 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnek 3. Elkartean irteerari buruzko informazioa jarri dute eta informazio gehiago lortzeko honako telefono zenbakietara dei daiteke: 619 33 73 51 (Txema) eta 637 03 33 30 (Jabi). Bigarren etapan Elgoibarretik Markinara joango dira eta hirugarrenean Markinatik Ondarroara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide